jueves, 22 de marzo de 2012

7. aktibitatea

Web 2.0 hezkuntzan erabiltzearen alde egiteak erronka bat baino ezartzen dizkigu begien aurrean. Batetik, beharrezkoa da ikasleek eta irakasleek erabiliko diren tresnak ezagutzea. Egia da, urteak aurrera joan ahala gero eta ohituago gaudela sareak eskaintzen dizkigun tresna eta baliabideetara; baina, oraindik badago jendea ohitua ez dagoena. Nahiz eta gaur egun etxe gehienetan interneterako sarbidea eduki, beti ere ez da edukitzen. Horretaz aparte, egon badago ordenagailua, mugikorra edota sarea hainbeste erabiltzen ez duen jendea ere. Zenbat eta ikasle gazteagoak errazago izango da, baina, unibertsitatean behinik behin jende helduagoa ere ari da ikasten eta horietako batzuentzat interneten mundua ez da hain ezaguna.

Bestalde, egia da sareak aukera ematen duela ikasgaiakera parte hartzaileago eta interaktiboagoan lantzeko. Zentzu horretan, wikiak sortzea edota blogen bidez lan egiteak bide berrien jorratzea dakar. Wikien bidez, ikasleek informazioa bilatu, kontrastatu eta sor dezakete, beraien ikasteko autonomia bultzatzen den bitartean. Blogekin ere beste horrenbeste gertatzen da, blogen bidez gai zehatzak lan litezke, bertan eztabaidak zabalduz, gauza berriak txertatuz... Gainera, ezin dugu ahaztu folksonomiaren bidez ere, interesgarriak diren artikulu edota tresnak izendatu eta loturak eginez joan gaitezkeela, baita sortutako interes edo baliagarritasun maila bera ere zehaztuz.

Aukerak bat baino gehiago izan litezke eta gainera elkarreragin izugarria izan dezakete. Hori bai, lantzen hasterako garaian uste dut hobe dela pixkanaka joatea. Tresnak banan-banan ezagutuz joatea komeni da eta gradualki tresnak txertatzen joatea, bestelan, zoramenera irits gaitezke. Internetek eta sareak informazio eta bitarteko pila eskaintzen dizkigute, baina, denak batera jasoz gero gerta liteke bat bera ere ez ulertzea. Informazioa jasotzea bezain garrantzitsua da, berau era ordenatuan jasotzea; eraginkorrak izan nahi baldin badugu behintzat.

martes, 13 de marzo de 2012

martes, 21 de febrero de 2012

karnabalak di

gaur martitzena da, miel otxin, markitos, ziripot etab.ek ondo pasau daijela.

link bat sortukau eta hamen aek:
http://www.aek.org/


argazki bat be sartukau:

oiz mendije lainotzan

                              eta bideo bat be bai: lekittoko txosnak (berton sakatute)

                               


.ak.fbcdn.net="">pg">>